2015-06-30

EUSKARAREN ASTEA

Euskararen astea ospatzeko egin ditugun ekintzen artean, politenetariko bat, bi amama gure gelara etorri izana izan da. Unaxen amamak, bere gaztetako gauzak kontatu zizkigun. Mutrikuko Arnetza baserritik Eibarrera ia erderaz batere jakin gabe etorri zela kontatu zigun eta garai hartako kontuen inguruan jardun genuen solasean.Hurrengo egun batean, Nerearen amama etorri zen. Elorrixon txikitan bizi izandako abenturak kontatu zizkigun. Hemen ikusi ditzazkezue egun hoietako argazki batzuk. Mila esker aitxitxa ta amama guztioi etortzeagatik eta etorri ezin izan zenutenoi ere!!!!


MARINEL BATEKIN BERBETAN

Noraren aittittak bost urtez ibili zen marinel modura lanean. Urte hoietan zehar makina bat arrain ikusteko aukera izan zuenez, guregana hainbat kontu kontatzera etorri zen. Hona hemen egun horretan ateratako argazki batzuk:


ARDIAREN HEZURRAK

Iratiren baserriaren inguruan ardi baten hezurrak azaldu ziren. Bere osabak ondo garbitu eta prestatu zituen guk gelan ikusi ahal izateko. Oso txarto usaintzen zuten buuuaajjjjjj !! baina oso interesgarria izan zen animali baten hezurdura hain gertutik ikusi ahal izatea.


GURE ETXEKO ANIMALIAK

Asko gara etxean animaliren bat daukagunak. Batzuk eskolara ekartzen animatu ginen: Markelek bere trikua ekarri zuen, Uxuek Txispa aurkeztu zigun, Norak zetarrak ekarri zituen nola eraldatzen ziren ikusteko, Nereak berriz, bere ingeles perikitoa erakutsi zigun eta azkenik, Aitziberrek, bere untxiaren nondik norakoak azaldu zizkigun. 

 

2015-06-29

ANIMALIEN PROIEKTUA

Hona hemen animalien proiektuaren inguruan ateratako argazkiak. Oso interesgarria izan zen eta oso ondo pasatu genuen!!!! 
Goiz batean Karlaren lehengusua etorri zen bere txakurra Zorkarekin. Gauza asko ikasteaz gain, primeran konpondu ginen txakurrarekin. Ea hurrengo batean kalean ikusten dugun!!